«Gerratik itzultzean, lagun batzuk ez ninduten agurtu»
JOXEMI SAIZAR
Lirio Diez (Eibar, 1920) bost urterekin etorri zen Tolosara bizitzera, bere aita Galo Diez lanera hona destinatu zutenean. Aita CNTko buruzagia izan zen estatu mailan gerra aurretik eta gerran zehar protagonismo handia izan zuen 1938an argitu gabeko heriotza iritsi zitzaion arte. Gaztetxo zela, Liriok errepublikazaleen aldean bizitu zuen gerra eta ondoren Frantziako hainbat kontzentrazio esparru ezagutu zuen. Gerraostean horren ondorioak jasan behar izan zituen.
Nongoa da zure familia eta nola iritsi zineten Tolosara?
Aita, Galo Diez, bilbotarra zen, 4 urterekin amarik gabe eta 8 urterekin aitarik gabe gelditu zen. Izebak jaso eta konbentu edo apaiz kolegio batean egon zela uste dut, zuen formazioagatik. Ama Oteo-koa (Araba) zen, Claudia Maiza. Zortzi seme-alaba izan zituzten eta azken biak, Elisea arreba eta ni Eibarren jaio ginen, beste guztiak Gasteizen. Ni bakarrik gelditzen naiz bizirik. Aita Singer josteko makina fabrikan egiten zuen lan Eibarren eta Tolosara destinatu zuten. Malumbresen aurrean makinak saldu eta neskak formatzen zituzten. Ama berriz, inguruko azoka guztietan aritzen zen baserriko produktuak saltzen.
Nolako ikasketak dituzu?
Eskola Munizipaletan ikasi nuen, Gorosabelen. Aita 10 urteko kartzelara zigortu zuten zortzi orduko lanorduagatik borroka handia izan zuelako. Atera zenean irakasleak berarekin hitz egin eta gehiago ezin zidala irakatsi esan zion. Aitak erantzun zion ezin zizkidala ikasketak ordaindu. Almena izan eta ezin estudiatu, hori gertatzen zen orduan. Dirudunek bakarrik zuten aukera. Hau da baloratzeko nork ikasten zuen hemen. Solfeoko bost urte ikasi nituen eliciano Beobiderekin eta Azurzarekin. Flauta Valmasedak erakutsi zidan. 12 urterekin edo sartu nintzen herriko musikan bandan, baina oso gutxi egon nintzen, lau bat urte edo. Gero, aita hil zenean,gerra garaian oraindik, Errepublikako gobernuak, gureak, unibertsitatean sartu ninduen. Ingenieritza Industriala ikasi nahi nuen, baina motza izan zen nire egonaldia. Lehendabizi Bartzelonan Usias March institutuan sartu nintzen. Batxilergo antzeko zerbait egiten ari zen belaunaldi batekin sartu ninduten. Errusiako unibertsitateen copia izan zen, langileen institutu batzuk ireki zituzten. Hor mundu guztia sar zitekeen, ez bakarrik gazteak eta haurrak, agureak ere bai. Suspenditutakoan hamabost eguneko habilitazio garaia ematen zizuten gainditzeko, eta bestela lanera eta beste bati pasoa utzi. Jendeak aukera izateko zen.Tarte horietan formazio bat jaso nuen, ondo etorri zitzaidan. Gero ikastaro ugari egin ditut. Titulurik ez dut, doktoradutzak egin ditut ingenieriekin enpresan.
Nolakoak ziren urte haiek?
Nire belaunaldian denok, gaizki edo ondo, futbolean eta pilotan jokatzen genuen. Amak kalendarioan apuntatzen zidan alpargatak noiz arte iraun behar zuten. Bere dirua ondo administratu behar izaten zuen emakume gaixoak. Okindegira bidaltzen ninduenean, beti bezperako ogia erosteko esaten zidan. Handik urte batzuetara jakin nuen zergatik. Hainbeste ez jateko! Pentsa ze gose pasatzen genuen.
Zer gehiago egiten zenuten?
Tuberkuloso asko zegoen gose garai hartan, jende asko hil zen nire belaunaldian. Horien alde eta beste motibo baterako saioak egiteko antzerki talde bat osatu genuen langileen kooperatiban. Korreo kalean zegoen eta gainean entsaiatzen genuen. Conchita Mozonekoa, Otxoa, moja joan zen bat... ginen.
Non harrapatu zintuen gerrak?
Haurrak ginen eta CNT sindikatura joaten ginen, Agintari kalean, eta gero Veleta elkartea dagoen pasadizoan, kartutxoetako perdigoiak atera eta posta sartzen genuen miliziarrentzat. Indar eta militante gutxi zuen, indarra hartzen ari zen. UGTrekin aliantza egin zutenean... Abuztuaren 11n, Leaburutik zetozen nazionalak. Aitak etxetik atera behar genuela esan zigun, ezer hartu gabe. Amak maindire bordatu batzuk hartu zituen, aitari kasorik egin gabe, baserrietako ohitura orduan. Uzturreko tiroak zubi Berrian jotzen zuten. Donostira eta handik Bilbora joan ginen. Ebakuazio ugari zeuden ko gestioak egingo zituela esan zidan aitak, baina belarri txarra nuela eta horretan ez nuela aritu nahi erantzun nion.
Bilbon tolosar gehiago ba al zegoen?
Gure bandan ez, baina Larrañaga batailoi sozialistako bandan Peñafiel anaiak zeuden. Gero Sacco e Vanzzetti eta batailoi horietan tolosar asko zeuden, tartean nire anaiak Alejandro, Felix eta Germinal. Beste anaia lehenago hil zen. Arreba bat,Aurora, Zaragozan harrapatu zuen gerrak, han zuelako senargaia eta gerra osoa Francorekin egin zuen. Borrokaldi batean 12 tolosar erori ziren, Collado, Melchor gorra...
Beraz, frontean ez zinen ibili?
Frontean batere ez. Gazteegia nintzen. Berehala fronteak hausten ari ziren. Abertzaleak Elizaren eta Aita Santuarekin negotziatzen ari zireneko zurrumurrua zabaldu zez eta Gobernuko Indalecio Prietok eta Alvarez del Vallek aitari hori ikertzea eskatu zioten, herria hobeto ezagutzen zuelako. Zaurituta zegoen nire anaia Santanderrera ebakuatu izuten eta handik Frantziara eta anaia zaharrenak, Felix, tenientea zena, ama, Elisea arreba eta ni hartu eta Ampueroraino ebakuatu gintuen. Bi egun pasa genituen itsasuntzi ingles baten zain. Santanderrera joan gintezkeela abisatu ziguten eta sartu ginen. Itsasuntzi inglesean Frantziara joan ginen, Dijonera. Errefuxiatu bezala egon ginen. Haurrak eta emakumeak ginen denok. Hilabete bat edo bi egon ginen han, hiruok eta koinata, Germinalen emaztea.
Nola hil zen aita?
Aita Valentzian hil zen 1938an, uztailaren 25ean, 58 urte zituela. Heriotz naturala izan zela esan zuten, baina ez dut sinesten. Ehun kilo inguru pisatzen zuen eta bejetarianoa zen, otorduak asko zaintzen zituen. Itsasoan kongestio batez hil zela esan zuten. Egun batzuk lehenago sekulako hitzaldia eman zuen Radio Valencian. Denen kontra hitz egiten zuen, baina batez ere komunisten aurka. Aurretik, martxoan, Bartzelonan, escolta jarri zioten arriskuan zegoelako. Handik gutxira Frantziako kanal batean Mariano R. Vazquez liderra eta kidea hilda agertu zen. Hil ondoren, garaiko prentsak nazioarteko lider gisa tratatu zuen.
Zein izan zen bere papera gerran?
Aurrena Tolosan bertan udaletxean egoten zen, ez dakit zein ardura ordurako. Hotel Carltonen sartu gintuzten denak, Eusko Jaurlaritzak zuen. Ama Las Arenaseko villa batera bidali zuten Tolosako beste batzuekin: Anita Pandal, Pepa katalandarra... Denetatik geunden han.Aita gobernura destinatu zuten, organizazioak han nahi zuelako, iparraldea ordezkatu behar zuen gobernuan. CNTko komite nazionalean idazkariorde nagusia izendatu zuten. Libertad musika bandan sartu nintzen Bilbon flautin gisa, Gaintza zuzendari zela, baina utzi egin nuen musika, belarri onik ez nuelako. Bartzelonara joaterakoan piloto ikastaroa egin nahi nuen Errusiara joateko, baina berehala baztertu ninduten, hiru anaia gerran egonda ezin zelako. Bartzelonan egunero zarzuela eta horrelakoak zeudenez, orkestra batean sartze- zuen, baina saiatu zen 12 fusilatu haiek salbatzen. Aita zena politikagatik inor hiltzearen aurka zegoen. Gero Donostian junta osatu zuten eta bera partaide zen. Gero Valentzian eta Bartzelonan egon zen. Aita hil zenean ama, arreba eta ni Bartzelonan geundenez, Alejandro anaia Ebroko frontera bidaltzea erabaki zuen erabaki zuen Gobernuak, postu burokratiko batean, elektrizitate teknikaria zenez, transmisio buru izendatu zuten, Extremadurako frontetik ateratzeko.
Nolakoa zen zure aita?
Pena dut gizon bezala berarekin hitz egitera ez nintzelako iritsi. CNTko buruzagi handia izan zen, hizlari sutsu eta ona, nazioarte mailan errekonozitua. Antikomunista. Ideia politikoengatik inor ezin zela hil uste zuen eta beste bandoko jende asko lagundu eta salbatu zuen horrela: karlistak, falangistak... Gero batzuk eskertu ziguten, baina beste batzuk ez. Ondo moldatzen zen jende guztiarekin.
Nola atera zineten Espainiatik?
Nazionalak aurrera zihoazenean, gu Bartzelonatik atera eta anaiak kamioneta batean ama, arreba, koinata eta ni sartu eta Figuerasera eraman gintuen. Handik mendiz gora Pirinioak oinez pasatu genituen 1939ko otsailaren 11n. Anaiak pistola eta galoiak eta guk dokumentazio guztia txikitu genuen. Gehiena galduta zegoen, Madril aldea gelditzen zen bakarrik. Hondamendia izan zen. Frantzian kontzentrazio esparruan sartu gintuzten Argeles sur Mer-en. Jende pila zegoen, eskutik helduta joan behar zen ez galtzeko. Emakumeak eta gizonak separatu gintuzten. 200.000 pertsona geundela hondartza batean zioen garaiko prentsak, zerua gainean eta lurra azpian, besterik ez. Jende asko hil zen han. Fronteak hausterakoan milioi erdi lagun pasatu ginen. Gaztetxook zortea genuen ogia eta haragi latak ekartzen zituen kamioietatik janaria harrapatzen inork ez gintuelako irabazten. Zaharragoek zailagoa zuten. Inglaterraren zegoen koinataren bidez jakin genuen arreba eta koinatua Dradignan emakume esparruan zeuden. Euskaldunak apirilean etorri ziren.
Gurs-eko zelai famatuan egon al zineten?
Bai euskaldunak beste kontzentrazio esparru batera eraman behar gintuztela esan ziguten, barrakak eta guzti, Gurs-era. Hobeto geunden. Doctoriarena eta Urra tolosarrak ere han izan zirela uste dut. Gero heriotz zigorra izan zuen. Anaiak Inglaterrara joatea lortu zuen, emazteak eskatuta, eta ni bakarrik gelditu nintzen. Gero zortea izan nuen, ama gaixo jarri zen, eta 18 urtekoak askatu egin behar zituztela esan zutenez, urte bat kendu eta atera nintzen Gursetik. Inor ez zen konturatu, Eibarren dokumentazio guztia erre egin zutelako. Urte askotan egon nintzen urte bat gutxiagorekin. Gero Frantziaren erdialdera joan nintzen ur saneamenduan lan egitera, leku hartatik ateratzeagatik, eta ama eta arreba Dradignaneko zelaitik atera eta nirenga ekartzea lortu nuen. Beste gerra tokatu zitzaigun, han, mundukoa. Maginot lerroa hautsi zenean, frantsesak denak iheska atera ziren. Ama Villafranque de Ruerguera eraman zuten kamioi batean eta arrebarekin Perpignaneko mugara jo nuen. Harrapatu eta berriro Argeles sur Mer-eko zelaira eraman ninduten, baina barrakak zeuden orain. Arreba emakumeen zelaira eraman zuten.
Ateratzeko aukerarik ez al zenuten?
Ameriketara joateko aukera izan nuen, Argentina, Mexiko, AEB... baina etxera etxera itzultzea pentsatzen genuen. Amak Felixen ondoan egon nahi zuela hiltzerakoan. Felix Santanderren hartu, ebakuatu eta heriotz zigorra jarri zioten, Ondarretan. Gero atera zuten, Tolosako herria oso ondo portatu zen orduan. Badakit zein aritu ziren eta lortu zuten ateratzea. Kontzentrazio zelaian nengoela frantsesa pixka bat ikasi nuen. Interpreteak eta kaligrafia onekoak behar zituzten, presentatu agintari militarrengana eta Eugenio Rey Rocamora abiazio komandantearekin tokatu zitzaidan, oso famatua. Oso laguna egin nintzen. Bulegoan sartu nintzen. Baina konturatu nintzen munduko gerrako okupazio indarrak ginela eta alde egin nuen, Francok eman zuen amnistiarekin. Arreba kontzentrazio esparrutik atera nuen komandarearen sinadurarekin eta amarekin elkartu nuen Villefranquen. Ni Perpignanera kontsularengana joan eta soldaduskara aurkeztu nahi nuela esan nuen.
Nola izan zen sarrera?
Muga pasa nuen Port Boun 1941eko apirilaren 23an, nire urtebetetzean, eta Figueraseko gaztelura eraman ninduten. Hilabete bat edo horrela egongo nintzen. Gero Reuseko (Tarragona) kontzentrazio esparrura bidali ninduten eta hiru bat hilabete egin nituen aske gelditu arte.
Eta soldaduska egin behar izan zenuen?
Aske utzi eta Tolosarako biletea eman zidaten. 42ko kintan inkorporatu nintzen, nirea baino urtebete gazteagoa, lehen esandakoagatik. Gerrak pasata gero lau urteko soldaduska egin behar izan nuen Burgosen, zalditerian. Tiron emaitza onak lortzeagatik hilabeteko baimena eman ziguten eta Tolosako Almi akademian mekanografia eta takigrafia ikasteko aprobetxatu nuen. Horrekin Capitania Generalerako oposizioak atera nituen, postu on bat, soldaduska amaiera arte.
Nola izan zen itzulera Tolosara?
1946an itzuli nintzen Tolosara, ia hamar urte egon gabe. Agurtuko nindutela uste nuenak ez ninduten agurtu. Baina handik 8-12 urtera, Iruña kafetegian nengoela, horietako bat mozkortuta sartu zen nire lagunik onena zela esanez. Begiratu, lepotik heldu, eta lagunak ezagutzeko mozkortuta ez zela egon behar erantzun nion, beste egun batean, normal zegoenean, eskua eskatuz gero emango niola esan nion. Eta etorri zen. Gero adiskidetasunarekin jarraitu genuen. Txorakeria izan zen. Nik uste dut guk irabazi izan bagenu, horrela ez nuela jokatuko besteekin, alderantziz, lagundu egingo nieke.
Zer zenuten etorri zinetenean?
Ezer ez, dena lapurtu ziguten, etxe ederra, altzari onak, liburuak, zegoen liburutegirik onenetakoa zegoen gure etxean, aitak berdin zuen Tolstoi edo Aita Santua, erreklamatu nahi izan nuen. Erre egin zitzaiela esan zidaten. Nola erreko zitzaien? Hereje txarrenek ere ez lukete egingo. Etxe txiki batean sartu zen ama eta soldaduskatik itzultzerakoan beste batera joan ginen.
Zer gogoratzen duzu gerraoesteaz?
Gosearekin ohituta nengoen kontzentrazio esparruetan. Mendira gaztainak jasotzera joaten ginen. Lana banuen, aurrena pulidora batean, gero Aznar kaldererian eta azkenik Insaluseko Uran.
Gerra Zibilaren eragina jasan al zenuten?
Politikoki jarraitua izan nintzen, baina jendearekin gauzak normaltzen joan ziren. Hala ere Australian bizi zen Alejandro anaia etortzen zenean, 30 urte pasatu zituen muga ezin pasa. Oporrak Donibane Lohitzunen pasatzen zituen eta gu hara joaten ginen ikustera, baina arazo handiekin. Hemen bizi eta ondo erlazionatua zegoen lagun eibartar batek lagundu zigun eta handik aurrera muga pasatzeko arazorik ez genuen izan.
TOLOSAKOHITZA HARTUTA

2 comentarios:
How to play King casino slot - Vie Casino
A King casino vua nhà cái slot sbobet ทางเข้า is a type of slot machine. The players choose ボンズ カジノ a slot that is 5x5 of the size of a regular slot. The game can be played from a
Play the King Of Dealer - The King of Dealer
Discover the unique and fun of Betting with the King of Dealer. We show you where to kirill-kondrashin find the 우리카지노 best and newest betting sites in the UK for
Publicar un comentario